Kontaktua Hitzordua erreserbatu

IMQ Barakaldo
Zure Hortz Klinika

IMQ asegurua izan edo ez. Dena zure hortz-osasuna zaintzeko

Hitzordua erreserbatu

Clínica dental en Bilbao Barakaldo - Dentista en los Fueros, San Vicente y Cruces - Ortodoncia y blanqueamiento dental

Etortzeko motiboak IMQ Barakaldo hortz klinika

  • odontologia-integral Odontologia integrala Gure klinikak era guztietako tratamenduak eskaintzen dizkizu zure hortzen osasuna zaintzeko.
  • tecnologia-vanguardia Punta-puntako teknologia Hornikutza teknologikoki aurreratua.
  • profesionales altamente cualificados Prestakuntza handiko profesionalak Kontu handiz aukeratutako profesionalak ditugu, merezi duzun konfiantza emateko.

Hortz-klinikako gure instalazioak

Zatoz gure klinikara.Herriko Plazan gaude, Barakaldoko erdigunean. Instalazio modernoenak ditugu, merezi duzun arreta emateko.

Hitzordua erreserbatu

Deitu orain 94 645 40 40 (e) ra

Gure hortzetako profesionalak

IMQk esperientzia zabala duten profesionalak aukeratzen ditu, zu irribarrea harro erakusteaz baino arduratu ez zaitezen.

javier palacios
Javier Palacios Fernández

Asistentzia-arduraduna

- Masterra Ahoko Osasun Publikoan.

- Unibertsitate Aditua Ahoko Errehabilitazioan: Dento, Muko eta ezarpenez eutsirikoak UPV/EHU.

- Unibertsitate Aditua Aho-inplantologian UPV/EHU.

- Unibertsitate Aditua Aho-hortzetako Kalteen Balorazioan UPV/EHU.

- Medikuntza eta Odontologia Fakultateko irakaslea UPV/EHU.

Paula Bodegas-Dental Barakaldo-1
Paula Bodegas

Odontologoa

Odontologiako Gradua EHUn
Etengabeko prestakuntza Endodontzia Integralean
Protesi Erauzgarriari buruzko ikastaro trinko teoriko-praktikoa
Porcelain Workshop ikastaro trinko teoriko-praktikoa
Ikastaro trinko teoriko-praktikoa Real Composites

Nagore Tubío
Nagore Tubío

Odontologoa

Soraya Ronco
Soraya Ronco

Higienista

Noelia Fernandez
Noelia Fernández

Higienista

Begona Matey
Begona Matey

Klinikako-laguntzaile

Foto Nerea Zubiaurre Barakaldo
Nerea Zubiaurre

Harreragile

NELIDA FERNANDEZ-Casilda
Nélida Fernández

Harreragile

Dennysse Alcivar
Dennysse Alcivar

Harreragile

Gure hortz-zerbitzuak

  • Ahoko kirurgia

    Eskura ditugu aho-barrunbean mantendu ezin diren hortzak (konpondu ezin diren txantxardun hortzak, masailezur barruko hortzak, edo eusteko hezurrik ez dutenak, etab.) ateratzeko beharrezko teknika guztiak.

    Gainera, aho-egiturekin zerikusia duten –zuzena zein zeharkakoa– buruko eta lepoko lesioen diagnosia ere egiten dugu, esaterako tumoreak eta kisteak daudenean.

  • Hortzetako estetika

    Ohiko tratamenduetatik -ortodontzia bidez hortzen posizioa zuzentzea, hortzak zuritzea- konponbide aurreratuetara -konpositezko edo zeramikazko azalak, zeramikazko koroak, zirkonioa-, zure irribarrea hobetzeko konponbiderik egokiena daukagu, beti ere konponketen itxura okerragotzen duten metalak ahalik eta gutxien erabilita.

  • Odontologia kontserbatzailea

    Txantxarra, hortzetako ehun gogorretako traumatismoak, higadurak, etab. Osatzen ditugu, hortzak ahalik eta egoera onenean eduki ditzazun. Hortz-mamientzako (nerbioa) tratamendurik egokiena prebentzioa da. Gure tratamenduekin hortz-mamien gaineko efektuak minimizatzen saiatzen gara, eta, mina eta balizko infekzioak ekidite aldera, soilik behar-beharrezkoa denean kenduko dugu endodontzia bidezko ebakuntza eginda.

  • Ortodontzia

    Ortodontzia geldiarazletik -masailezurraren hazkuntzari eragiten zaio- tratamendu aurreratuetara, gure teknikek mota guztietako patologiak osatzen laguntzen dute: patologia oklusalak (hozkada), hortz okerrak zuzentzeko konponbide estetikoak, ortodontzia tratamenduak haur zein helduentzat, etab. Baita ere estetikazko tratamendu konbentzionalak edo metalezko brackets-ak baliatua egiten direnak, eta teknika ikusezinez egindako tratamenduak, esaterako mihi-ortodontzia edo invisaling-a.

  • Artikulazio tenporomandibularraren patalogia

    Gaur egun bruxismoa, hortzak estutzeko ohitura kontrolaezina, masailezurreko giltzaduretako minaren eragile nagusienetakoa da.

    Gure teknikak baliatuta, dagoeneko mina eta ezintasun funtzionala eragiten duten jazoerei aurre egiten ahaleginduko gara, baita prebenitzen ere. Teknikarik erabiliena ferulak dira, pazienteak, denbora tarte batean, aldean eraman beharrekoak.

  • Prebentzioa eta profilaxia

    Murtxikatze-aparatuko kalteak minimizatzeko, patologiei fase goiztiarrean hartzen diegu aurre. Kontzeptu odontologiko honek ez du ia zauririk eragiten, eta hortz-egitura osasuntsu bat edukitzen laguntzen du. Patologia hauek prebenitzeko modurik onena da zure dentistak emandako jarraibideak praktikan jartzea, eta ahoa aldian-aldian aztertzea.

  • Inplanteen gaineko protesiak

    Inplanteen gainean banan-banan berritu ditzakegu hortzak, baita zubiak egin edota hortzeria oso-osorik konpondu ere. Aukera egokia denean protesi finkoak jarriko ditugu, torlojuz lotuta edo zementatuta, eta dentistak baino ezingo ditu askatu behar-beharrezko denean. Zenbait kasutan, euste-maila eta segurtasun handia behar denean, berritze-teknika erauzgarriak ere erabil daitezke.

  • Erradiologia eta diagnosirako probak

    Gure instalazioak erradiologia-diagnosirako abanguardiako teknologiarekin hornituta daude. Horrela, pazienteak ahalik eta erradiazio gutxien jasota, kalitate oneneko irudiak eskuratu ditzakegu.

  • Ahoko diagnosia

    Aho barruko teknika nahiz aho kanpoko irudiak (panoramikoak) erabiltzen ditugu, eta horiei esker, diagnostiko zehatz bat egiteko irudi bikainak erdietsi ditzakegu, eta benetan saiatzen gara erradiazio-dosiak ahalik gehien murrizten.

  • Inplantologia

    Hortz-piezak falta direnean, ohiko protesiak erabili beharrean hortz-inplanteak jartzeko teknikak ditugu. Gainazalean tratamendu berezi bat duten titaniozko lokailuak dira, eta behin hezurrean sartuta hortz-sustrai artifizialak bailiran jokatzen dute. Ondoren, haien gainean jarriko da protesirik egokiena.

  • Odontopediatria

    Txantxarra aldi baterako piezekin osatzeak garapen egoki bat ahalbidetuko du. Elikadura egoki batek eta ahorako ohitura osasungarriak hartzeak arriskuak murriztuko ditu epe laburrera.

    Gainera, gure asmoa da masailezurrak hazterakoan eduki ditzakeen alterazioen ahalik eta diagnosi goiztiarrena egitea. Adin hauetan zuzenketa soil batek zaharragotan burutu beharreko ortodontzia-tratamenduak ekiditen ditu.

  • Padi-haurren hortzak zaintzeko programa

    Gure klinikan PADI ere eskaintzen dugu, haurren aho-hortzen osasuna bermatzeko, 7 urtetik 15 urtera bitarte, adin hori erabakigarria delako hortzeria on bat garatzeko.

  • Periodontzia

    Gaixotasun periodontala (piorrea) ekiditeko hortzetako bakterio-plaka zehatz kontrolatzen dugu, eta, kendu ondoren, kasuan kasurako higiene-teknika eraginkorrenak irakasten ditugu. Pazienteak dagoeneko gaixotasuna hartuta balu, hedapena mozten ahaleginduko gara. Horretarako, ahalik eta zauri gutxien eragingo dituen teknikak erabiliko ditugu, baita sustraiak arraspatuko eta garbituko ere. Eta, behar izanez gero, kirurgia-teknika eta birsorkuntza periodontalerako teknika konplexuak ere baliatuko ditugu.

  • Protesiak

    Hortz gabezia tratatzeko hainbat aukera daude, paziente bakoitzaren beharrizanen arabera: protesi erauzgarriak, egitura metalikoa dutenak eta ez dutenak, kakodunak eta kakogabeak; hortzetako protesi finkoak (zubiak), etab. Gure helburu nagusia hortz-egitura bere horretan osorik mantentzea da, ahal den neurrian behintzat. Horregatik, ohiko koroez gain (hortz-zorroak) baditugu beste aukera batzuk, onlay inkrustazioak erabilita. Inkrustazio hauek hortzetako ehunen antz-antzeko portaera duten materialez eginda daude.

  • Larrialdi zerbitzua

    Esku-hartze edo ebakuntza azkarra eta eraginkorra behar den kasuetan, ahalik eta bizkortasun handienarekin jokatzeko behar diren bitarteko guztiak ditugu eskura. Mina agertzean, hortzak galtzean, protesiak apurtzean, etab. Ahalik eta denborarik laburrenean jartzen dugu konponbidea.

Hitzordua erreserbatu

  

IMQ hortz-asegurua behar duzu?

Prezio merkeagoak nahi badituzu, IMQ hortz-aseguruak konpentsatu egiten zaitu.

Kontratatu orain Zerbitzuak eta prezioak jaitsi (PDF)

Kontaktua

Bete hurrengo inprimakia eta zurekin harremanetan jarriko gara zure zalantza guztiak argitzeko.

Ordutegi jarraitua. Astehelenatik ostiralera 8:00etatik - 20:00etara.

94 645 40 40

IMQ Barakaldo hortz klinika

Herriko Plaza, 16, 48901 Barakaldo, Bizkaia

Nola heldu